Haurrak musika gelara errekreotik bueltan alteratuta etortzen dira askotan, edota ia lokartuta aurretik klase aspergarri bat izan dutenean. Horregaitik, momentu ezberdinetan aktibatzeko edo lasaitzeko klase hasieretan musika entzunaldiak proposatzen ditut, entzunaldi hauek arrakastatsuak izan daitezen bi gauza hartu behar ditugu kontuan.
Lehenengo eta behin haurrek ezin izango dute beste ikasleekin hizketan egin, ezta molestatu ere. Ez dira espazio zehatz batean egongo, hau da, askatasuna izango dute, adibidez, lurrean esertzeko edota gelatik mugimenduan egoteko.
Gure helburua kanten bidez ikasleak erlajatzea edota dantzatzera bultzatzea izango da
Hace 3 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario