Ikasi dugunez, 5 urtetik aurrera da haurra musika instrumentu bat jotzen ikasten hasteko gai, adin horretan garapen fisiko, kognitibo eta psikologiko egokia duelako ia.
Baina ba al dute haurrek gustoko duten musika instrumentua jotzeko aukerarik?, gaur egungo heziketan material ugari dituzte haurrek eta heziketa entretenigarriagoa da, baina gure garaian txirula jotzen genuen bakarrik beretaz nazkatu arte. Izan ere, nire txikitako musika klaseak oso magistralak ziren. Egunero kanta berdinak praktikatzen genituen eta umeok erabat aspertzen ginen.
Hortaz, irakaslearen helburua, haurreri musika irakasteaz gain musikaz gozatzen irakastea izan beharko litzateke, beraien beharrizan eta gustuei kasu eginez.
Horretarako jolasak egin daitezke instrumentuekin.
Hona hemen bi bideo haurrei gitarra nola irakatsi azaltzen dutenak.
Hace 3 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario