lunes, 9 de noviembre de 2009

Berrien Top 10a

Hona hemen 10 artistaren helbide elektronikoak. Bertan hainbat informazio aurki dezakezue eta emango dituzten emanaldiekin adi egon, agian zure herrian izango dira eta. Oraindik jotzen jarraitzen badute, noski.

Nuevo Catecismo Catolico: Donostiako punk-rock boskotea da, 1992tik jardunean daramana eta 8 disko lepo gainean, ingeles zein erderaz abesten dute eta erritmo azkar eta kañeroak dituzte eta izugarrizko zuzenekoak eskaintzen dituzte. 2006an atera zuten "1530 segundos de NCC" diskoa, niretzako atera duten onena bai abestien aldetik zein kalitate aldetik.



La Banda Trapera del Rio: Taldea 1976an sortu zen, hortaz Katalunian sortu zen lehen punk-rock taldea dugu, "Venid a las cloacas", "Ciutat podrida" edo "Curriki de barrio" dira talde itzel honek utzi dizkigun kanta akojonante batzuk. 2009an berriro batu ziren baina laister utzi zuten taldekide baten gaixotasuna dela medio. Espero dugu 2010an berriro taula gainean ikustea.

Joaquin Sabina: 2009an "Vinagre y rosas" cd-arekin etorri zitzaigun Utrerakoa eta osasuntsu dagoela erakutsi du aurkezpen biran. Pertsonalki Bilboko emanaldia ikusi nuen eta oso gustura geratu nintzen, naiz eta cd berriko "Crisis" edota " Pacto entre caballeros" bezalako kantak faltan bota nituen.




Ramones: Zer esan historia idatzi duen laukote amerikarrari buruz jada ez dakizuenik? Gutxi egia esan, jada denak joanda daude arren ( beno, denak Tommy eta Marky bateriajoleak izan ezik) euren eragina oso handia da gaur egungo musikan, eta ahaztu ezin den talde bat dela argi dago.

Damned:talde britaniar hau gurekin izango dugu aurtengo Azkena Rock Festivalen, Beraien musika punk eta gotikoaren artean mugitzen da eta kanta itzelak dituzte "New Rose", "Noise, noise,noise" eta "Smash it up" tarteko.Britainia Handian Sex Pistols eta The Clash-en garaikoak dira "Kondenatuak".

Gari: Hertzainak taldeko abeslaria izandakoa agertokietan dugu berriro "16 lore" deituriko cd-arekin. Garik bere aurreko etapetan idatziriko hainbat kanten bertsioak egin ditu, " Amets" kantaren bertsio "txunberoa" egitera ere ausartu da. Honen hemen cd berriko aurkezpen bideoklipa.





Iggy & The Stooges: Detroit-eko iguana basatiak sasoian jarraitzen du eta 63 urterekin bira bati ekingo diote 2010ean, Ron Asheton "Stooges"-eko gitarjole famatuaren hutsunearekin, igaz zendu baitzen, badirudi ez direla Euskal Herrira etorriko eta hurbileneko kontzertua Madrileko La Riviera salan izango da Apirilaren 30ean.

Bizardunak: Euskal granuja kuadrilla honek diska berria atera zuen 2009an, beraien musika Folk Radikal Vasco bezala izendatzen dute, eta musika irlandar moldatuak zein beraiek egindako kantak tartekatzen dituzte. Bizardunak entzutea juergarako gogoa ematen du



Loquillo Bartzelonako handiak cd berria atera zuen iaz "Balmoral" izenekoa eta jada trogloditarik alboan ez duela, baina Loquillok fresko sonatzen du oraindik eta kanta onak egiten dituen lekuko dira "Memoria de jovenes airados", " El creyente" eta "Cruzando el paraiso", azken hau birritan grabatu du, batean Johnny Hallydayrekin abesten duelarik.



Obligaciones: Gasteizko laukoteak berri txarrak utzi dizkigu 2009an izan ere, beraien banaketa eta denbora gutxira Aitor kitarra jolea hil zen. Hortaz denbora baterako talde honen berririk ez dugula izango du. Hona hemen beraien kanta ramoniar bat.




1 comentario:

 
Creative Commons License
Abaunza Blog by Josu Abaunza is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-No comercial 3.0 España License